Denbora batez lana 18 herritarrentzat

Ar, 2016-06-14 10:16

Udalak Enplegu Planari bultzada eman dio 140.000 €ko aurrekontua bideratuz

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak sustatutako Enplegu Planari bultzada eman dio Lezoko Udalak, 140.000 euroko aurrekontua bideratuz horretara. Proiektua, Garapen Agentziarekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuekin koordinatu da.

Herritarren egoera sozioekonomikoak kezkatuta hiru ekimenetan banatu da lezoarrak lan munduan txertatzeko egitasmoa: Batetik, Ekin izeneko errendimenduko tailerrak egingo dira sei hilabetez, baztertze egoeran egon daitezkeen 8-10 pertsonari egunean hiru orduz lan egiteko aukera emanaz. Horrela, pertsona horiek oinarrizko konpetentziak bereganatuko dituzte.

Bestetik, Kokatu programa jarriko da abian. Bazterkeria arriskuan dauden bost pertsona sei hilabeteko iraupena duen lanaldirako kontratatuak izango dira enpresetan lan egiteko. Erantzukizun soziala duten enpresak parte hartuko dute.

Azkenik, lorazaintzako kontratazio programa da martxan jarri duten hirugarren ekimena, langabezian dauden pertsonei zuzendua. Bertan, hiru lorazain kontratatuko dira sei hilabeterako. Horien ardura espazio berdeen zainketa izango da. 

Arloa edo saila