Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2016-06-22 13:56

Goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, ekainak 27, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jesus Martiarena Jaca alkateak. Bilkura, goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko ekainaren 13an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Udal langile batek eskatutako soldatarik gabeko baimena emateko proposamena (Pertsonala).
  3. 2016ko otsailaren 8an Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako ebazpenak zuzentzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  4. Aiton Borda Tabernan laguntzaile gisa lan egiteko eskaera onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  5. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta delegatuak).
  6. Galde eskaerak.
Arloa edo saila