Bake Epailea eta ordezko postua betetzeko deialdia

Ar, 2016-07-19 09:15

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 2an amaituko da

Lezoko Udalak Bake Epailea eta ordezko postua betetzeko deialdia egin du. Epailerako izendapena EAEko Auzitegi Nagusiak egiten du eta lau urterako da. Lanaldia 14 ordukoa izango da Bake Epaitegiko lan administratiboaz arduratu dadin.

Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 2an amaituko da, joan den uztailaren 14an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdiari buruzko iragarkia argitaratu ondoren. Eskabideak Lezoko Udaletxeko Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 13.30era, aurkeztu ahal izango dira.

Deialdian parte hartu eta onartua izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • 2016ko urtarrilaren 1etik Lezon erroldatuta egotea.
  • Eskola graduatua edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
  • EGA edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
  • Botere Judizialeko Lege Organikoak ezarritako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuetan barne ez egotea. 
Arloa edo saila