Asteartean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2016-07-21 13:41

Goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren asteartean, uztailak 26, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jesus Mari Martiarena Jaca alkateak. Bilkura, goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai zerrendan puntu hauek jasotzen dira

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko uztailaren 11n egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Trafikoko zehapen prozeduran ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinaratzeari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena (Udaltzaingoa).
  3. Alkateak 2016ko uztailaren 14an dekretuz hartutako erabakia berresteko proposamena (Hirigintza, obra eta zerbitzuak).
  4. Torrejil baserriaren zati bat eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, obra eta zerbitzuak).
  5. Udal langile batek adin txikikoen zaintzagatik eskatutako lan murrizketa onartzeko proposamena (Pertsonala).
  6. Faktura zerrendak onartzea (Kontuhartzailetza).
  7. Herritar bati Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  8. Herritar bati Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  9. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta delegatuak).
  10. Galde eskeak.
Arloa edo saila