Aldizkariaren ale berria argitaratu du udalak

Or, 2022-06-03 16:57

LezOn 12. alea herrian zehar banatzen hasi dira.

Lezoko Udalak bere aldizkariaren ale berria argitaratu du. Herrian zehar buzoneatzen ari dira atzotik. Webgunean ere irakurri daiteke.

Edizio berri honetan, gai ugari jorratzen dira: “Lezoko Udalak zorrik ez izatea”, “KOZ berriaren aurkezpena”, “Udalekuak”, “Eskola Kirola”…

Gainera, udal talde politikoen iritziak ere jasotzen dira eta kontrazalean Mendekosteei buruzko informazioa eta egitaraua kontsultatu daiteke.

Herriko informazioa irakurri eta Mendekoste jaietan gozatu!

ALDIZKARIA HEMEN

Arloa edo saila