Datorren astean hiru bilera egingo ditu Udal Gobernuak Pisbe, San Pedro eta Lopeneko, Gaintxurizketako eta Altamirako bizilagunekin.
Datorren astearte, asteazken eta ostegunean Udal gobernuko ordezkariak Pisbe, San Pedro eta Lopeneko, Gaintxurizketako eta Altamirako bizilagunekin bilduko dira. Auzo Batzarretan hainbat gai jorratuko dituzte auzoetako ordezkariekin, euren beharrak, kezkak eta proposamenak lehen eskutik ezagutzeko.
Asteartean, ekainaren 24ean Pisbe, San Pedro eta Lopeneko bizilagunekin bilduko dira, 18:30ean Ehiza Elkartean.
Asteazkenean, ekainaren 25ean, Gaintxurizketako bizilagunekin, 18:30ean Irurtzun Berri Jatetxean.
Ostegunean, ekainaren 26an, Altamirako bizilagunekin, 18:30ean Altzate Auzo elkartean.
Hiru auzo batzarretan bi puntu nagusi jorratuko dira: legegintzaldi planeko balantzea egingo dute eta hurrengo bi urteetarako auzoaren erronkak eta lehentasunak zein diren aztertuko dute.
Bilera hauen helburua auzoetako bizilagunekin auzoan hautematen dituzten beharrak, bizilagunen kezkak eta hobetzeko dituzten proposamenak jasotzea da. Mikel Arruti alkateak azaldu duenez, "bilera hauek ezinbestekoak dira auzoetan egon daitezkeen beharrak edota bertako lezoarren proposamenak lehen eskutik entzuteko. Bizilagunak bizi dira auzoetan eta haiek azal dezakete zein den auzoaren egoera hobekien".