Datozen egunetan jasoko dute Lezoko ostalariek Udalaren diru-laguntza

Og, 2020-12-31 18:50

Guztira 28 ostalari izango dira Udalak martxan jarritako diru-laguntza lerroaren onuradunak.

Onuradunek 1000€ko diru laguntza jasoko dute joan den azaroan zein abenduaren hasieran osasun krisiaren eragindako taberna zein jatetxeen itxierarengatik eragindako kalte-ordainean.

Lezoko Udalak atzo bertan eman zuen herriko ostalaritzari zuzendutako laguntzak ordaintzeko agindua.

Guztira 28 eskaera jaso ditu Udalak eta guztiak izan dira onartuak. Horrenbestez, 28 ostalaritza negozio izango dira Udalak abenduaren hasieran martxan jarritako diru-laguntza lerroaren onuradunak. Horiek 1000€ko laguntza jasoko dute (itzuli beharrik gabekoak), azaroan zein hilabete honen hasieran Covid-19ak eragindako jatetxe zein tabernen itxieraren kalte-ordain gisa.

Laguntza horien bitartez, Udalak esku bat bota nahi izan die herriko ostalariei, pandemiak gogor kolpatu baitu ostalaritzaren sektorea. Horri jarraiki, Udalaren nahia da Covid-19a aipatu negozio jabeei eragiten ari den kalte ekonomikoa arintzea.

Horrekin batera, Udalak merkatari eta ostalariek Covid-19ari aurre egiteko gauzaturiko inbertsioak arintzeko laguntza-lerroak ere jarri zituen martxan. Laguntza lerro honek lokalen eta laneko moduen egokitzeko laguntzak, segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza- edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua eta bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak jasotzen ditu.

Kasu honetan 5 eskaera jaso eta onartu ditu Udalak eta hauek ere datozen egunetan jasoko dute dagokien diru-laguntza Udalaren aldetik.

Arloa edo saila