Herriko toki edo momentu kuttunen bila Lezoko 2022 urteko egutegia osatzeko

Argazki lehiaketa martxan da. Epea azaroaren 26 arte.

Lezoko Udalak 2022 urteko egutegia prestatzen ari da. Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatearen hitzetan: “herritarrek bidalitako argazkiekin osatuko dugu aurtengo egutegia. Horretarako, herriko toki edo momentu kuttunen irudiak aurkeztu beharko dituzte. Oso ekimen polita iruditzen zaigu, urtean zehar irudi hauek gure etxe edo lantokian izango ditugulako”.

Betebeharreko baldintza guztiak ondorengo webgunean argitaratu dira: https://udala.lezo.eus/

12 finalista egongo dira eta bakoitzaren argazkia hilabeteetako batean agertuko da. Honez gain, irabazlearen argazkia egutegiaren azalean agertuko da eta 200 euroko saria izango du erosketa bonoetan herriko komertzioetan erabiltzeko. “Era honetan, herriko komertzioari bultzada bat ematen jarraitu nahi dugu” adierazi du Martiarenak.

Argazkiek bete beharreko baldintzak

  • Argazkiak argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna edozein erreklamazioren aurrean.

Argazkiak nola entregatu

  • Lezoko Udaleko webgunean egokitutako atalean: https://udala.lezo.eus
  • Donibaneko kaleko kultura sailean: Donibane kalea 2, 08:30etik 13:30era.

Argazkiak 2021eko azaroaren 26a bitartean bidali ahal izango dira.

Aurkeztutako argazki guztiak web orriko aplikazioan azalduko dira.

Argazkiak JPG edo PNG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean. Bestela, Kultura aretoan paperean aurkeztu daitezke.

Argazkiak izenburua izan beharko du hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Argazkia noizkoa den, ikusten denaren deskribapena eta kokapen zehatza jarriko balitz hobe.

Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.

Epaimahaia

Epaimahaia argazkigintzarekin, arte munduarekin edo komunikazio arloarekin lotura duten pertsonek osatuko dute, eta hartzen duten erabakia apelaezina izango da.

Irabazleen berri ematea

Irabazleak, bakoitzari bere sariaren berri eman ondoren, lezo.eus web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira.

Arloa edo saila
Eranskinak