HERRITARREN IRITZIAK JASO NAHI DITU LEZOKO UDALAK

Ar, 2025-05-13 15:44

Maiatzaren 14ean herritarren iritziak jasotzeko inkestak hasiko dira. Aztiker Ikergunearen laguntzarekin, Lezoko Udalak herritarrek dituzten herriaren egoerari eta Udalaren kudeaketari buruzko iritziak, bestelako zalantzak edota kezkak jasoko ditu. 

Lezoko Udal Gobernuak herritarren kezkak, zalantzak eta desioak entzun nahi ditu, etorkizuneko erabakietan kontuan hartzeko. Herriaren egoera, azpiegituren eta baliabideen kudeaketa, hurrengo urteetako proiektuak eta bestelako gaien inguruan duten iritzia jasotzeko helburua du, etorkizuneko erabakiak hartzerakoan eragile eta norbanakoen kezkak edo ekarpenak kontuan hartzeko.

Horretarako, telefono bidezko inkesta zabala egingo da. Lan hau egiteko Aztiker Ikergunearen laguntza izango du Lezoko Udalak. Herritarrek deia jasoz gero, 10 minutu inguruko elkarrizketa baten bidez beren iritzia eman ahal izango dute.

Elkarrizketa horietan jasotako informazioa oso baliagarria da, zuzenean herritarrek eta eragileek dituzten beharrak eta kezkak jasoko baititu. Horregatik, Lezoko Udalak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu.

 

Arloa edo saila