Irailak 28, osteguna, Osoko Bilkura

Al, 2017-09-25 15:30

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Udal Areto Nagusian

Ostegun honetan, irailaren 28an, Osoko Bilkura ospatuko da arratsaldeko 19:30ean Udal Areto Nagusian. 

Gai-zerrenda:

1. 2017ko uztailaren 27an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.

2. Organo kolegiatuetan korporazioaren ordezkariak izendatzeko diktamena.

3. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa bertan behera uzteko eta bi zinegotzien dedikazio partziala eta erretribuzioak onartzeko diktamena.

4. Kale garbiketa zerbitzuaren kontratazioa: Osoko Bilkuraren eskuduntzak Gobernu Batzordean delegatzeko diktamena.

5. Kale garbiketaren baldintza pleguen aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoa gaitzesteko diktamena.

6. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat.

7. Kontuhartzailetzaren txostena: 2016ko kostu efektiboa eta zerbitzuen estaldura.

8. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

9. Galde eskeak.

Arloa edo saila