KEPA GARBIZU, LEZOKO ALKATE IZANDAKOA, ZENDU DA

La, 2025-04-05 19:16

Kepa Garbizu, Lezoko alkate izandakoa, zendu da. Lezoko Udaleko ikurrina masta erdian eta xingola beltzarekin egongo da 3 egunez.

Kepa Garbizu Azkue lezoarra zendu da. Garbizu herriko alkatea izan zen 2003-2007 agintaldian, bai eta 2015etik 2016ra bitarte. 

Lezoar konprometitua, euskaltzalea eta abertzalea zen. Horren erakusle da bere bizitza guztian zehar Lezon eta lezoarrentzat egindako lana. Euskal kultura eta euskara izan ziren bere giltzarriak, izan ere, bere jarduna oparoa izan zen Lezoko alkatea izateaz gain: euskarazko testuak egin zituen Zeruko argia aldizkarirako eta gau-eskoletan lezoarrei euskara irakatsi zien, besteak beste.

Mikel Arruti Lezoko alkateak Garbizuren jarrera irekia eta gertuko harremana ekarri ditu gogora: “bere azken legegintzaldian berarekin lan egitea egokitu zitzaidan eta desberdintasunak izan arren, harreman pertsonal irekia eta gertukoa izan zuen”.

Lezoko Udaleko ikurrina masta erdian eta xingola beltzarekin egongo da 3 egunez bere omenez. 
Lurrak goxo har dezala.
 

Arloa edo saila