Lezoko Udalak bat egiten du herritarrek Iberdrolarekin duten kexarekin

Ar, 2021-10-26 14:19

Herriko gune asko argindarrik gabe egon dira goiz osoan.

Lezo argirik gabe esnatu da gaur goizean, Iberdrolak argindar sarean egin behar zituen lanengatik.

Iberdrolak argindar sarea moztuko zuela udalari iragarri bazion ere, ez du berdin egin Lezoko herritarrekin. Ondorioz ustekabean harrapatu ditu herriko hainbat etxebizitza, merkataritza eta bulego txikiak. Hauek argi gabe egon dira goiz osoan zehar. Horretaz gain, Lezo Herri Eskolak eta jangelak eragozpenak izan ditu bere funtzionamenduan, klase ordu guztietan argirik gabe egon direlako. Ez hori bakarrik, izan ere, herriko semaforoekin ere gorabeherak eta arazoak egon dira.

Herritarrek beraien haserrea eta desadostasuna adierazi diote Iberdrola enpresari eta udalak hauekin bat egiten du eta bezeroekin kontatzen ez duen funtzionamendu modu hau salatu nahi du.

Arloa edo saila