Lezoko Udalak “Lezokoak” elkartearekin hitzarmena sinatu du

Herriko garapen sozioekonomikoa bultzatu nahi da akordio honekin eta 4.000 euroko dirulaguntza emango da.

Udalerriko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko helburuarekin, Lezoko Udalak hitzarmen bat sinatu du (Asociación de Comercio, Hostelería y Servicios de Lezo) Lezokoak elkartearekin.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatearen iritziz: “lehentasunezko jarduera-sektoreen artean merkataritza, ostalaritza eta udalerriko zerbitzuak daudela argi daukagu”.

Bi erakundeek udalerriko merkataritza eskaintza ezagutarazi eta sustatzeko nahia partekatzen dute eta udalerriko biztanleen beharretara egokitu. Helburu nagusia, Bertako kontsumoa bultzatzea da.

Lezoko Udalak 4.000 euroko diru ekarpena egingo du.

Arloa edo saila