Lezoko Udaleko kontu-hartzailea jubilatu da

Ar, 2021-10-26 23:36

Alkateak eskerrak eman dizkio udaletxean.

Pedro Echarri, azken 31 urteetan Lezoko Udalean kontu-hartzaile lanak bete dituen langilea jubilatu da. Iraileko Ohiko Udalbatza izan zen berarentzat azkena eta merezitako erretiroa urriaren 1ean hartu zuen.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko Udaleko alkatearen esanetan “eskerrik handi eta beroenak eman nahi dizkiogu Pedro Etxarriri. Bere lana primeran bete du urte guzti hauetan. Faltan botako dugu eta zorterik onena opa diogu”.

Arloa edo saila