Maiatzeko ohiko Osoko Bilkura, ostegunean

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian

Datorren ostegunean, maiatzak 27, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. 

Gai zerrenda:

1. 2021eko martxoaren 25ean ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.

2. Lezoko Udaleko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa onartzeko irizpena.

3. 2021. urteko Plantilla Organikoaren eta Lan Postu Zerrendaren lehenengo aldaketaren behin behineko onarpena emateko irizpena.

4. Produktibitate-osagarria ordaintzeko bideratuko den zenbateko globala onartzeko irizpena.

5. Aurrekontu aldaketa onartzeko irizpena. 

6. Kredituen judizioz kanpoko aitorpena onartzeko irizpena.

7. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea.

-2021eko 1. hiruhilekoari dagokion ordainketen bataz besteko epeari buruzko txostena.

-2021eko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa.

-Barne kontroleko urteko txostena 2020 eta auditoria.

8. Mozioak:

8.1. EH BILDUk aurkeztutako mozioa Palestinako egoerari buruzkoa.

8.2. EH BILDUk aurkeztutako mozioa Kolonbiako egoerari buruzkoa.

9. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

10. Galde-eskeak. 

Arloa edo saila