Martxoak 13, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Az, 2017-03-08 15:29

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, martxoaren 13an, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2017ko otsailaren 27an egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. Musika Eskolako irakasleen lan poltsak eratzeko eta kudeatzeko irizpideak onartzeko proposamena. (Pertsonala)

3. Sistiaga-Enea eraikinari dagokion hirigintza hitzarmena onartzeko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

4. Kultur ekipamendurako lokal bat erosteko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

5. 2017. Urtean Famili diru-laguntzen irizpideak finkatzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

6. Lezoko Udala eta Aiton Borda elkartearen arteko 2017ko hitzarmen proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

7. M.P.O.O.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

8. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak)

9. Galde eskeak.

 

Arloa edo saila