Martxoak 27, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Az, 2017-03-22 14:39

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, martxoaren 27an, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2017ko martxoaren 23an egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. Zubitxo 15eko behe oineko 1 zenbakidun lokala etxebizitza bihurtzeko erabilera aldatzeko eta obra egiteko baimenak emateko proposamena. (Hirigintza)

3. H.I.E. 4 Kabitte eremuko A5 lursailean, Aralar kaleko 21ean, eraikitako 6 etxebizitza eta garajeei lehen erabilera baimena emateko proposamena. (Hirigintza)

4. P.L.S.S.ren borondatezko erretiroaren eskaria ontzat hartzeko proposamena. (Pertsonala)

5. Aiton Borda tabernako ustiatzaileak opor egunak aldatzeko egin duen eskaera onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

6. Lezoko Udala eta Aiton Borda elkartearen arteko 2017ko hitzarmen proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

7. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).

8. Galde eskeak.

Arloa edo saila