Olentzerorekin gertatutakoa ikertzen jarraitzen du Lezoko Udalak

Og, 2023-01-19 15:42

Lapurtu eta su eman zioten gabonetan.

Gabonetan gertatutako ekintza bandalikoak ikertzen jarraitzen du Lezoko Udalak. Ezezagun batzuek Olentzero lapurtu ondoren su eman zioten. Panpinaren hondarrak alokairuko 52 zuzkidura-apartamentu eta herriko anbulatorio berria eraikitzen ari diren orubean agertu ziren. Gertarakariaren hainbat bideo eta argazki ere iritsi dira udalera.

Euskal kulturaren ikurretako batekin egindakoa gaitzetsi ondoren, udalak ikerketa zabaldu zuen. Jesus Mari Martiarena, Lezoko Udaleko alkatearen esanetan: “ekintza bandaliko horiek egin zituztenak zeintzuk izan diren jakin nahi dugu, neurriak hartu eta berriz ere horrelakorik gerta ez dadin. Gau horretan gertatutakoa onartezina da, herrian zaintza-kamerak daudela jakinda ere, ez zuten Olentzero erretzeko lotsarik izan”.

Halere, Lezoko Udalak jakinarazi nahi du herrian eragindako kalte guztiek, kalte sozialaz gain, karga ekonomikoa ere eragiten dietela lezoarrei. Hala, 2022ko martxoan, Olentzeroren eskuak konpontzen 700 euro inbertitu baziren ere, berriak 2.932 euroko kostua izango du. Hau da Lezoko herriari egin zaion kalte ekonomikoa!

Arloa edo saila