Pintaketak, berriz ere, Lezon

Og, 2018-02-08 12:29

Gaur goizean herriko kaleetan agertutako pintaketak garbitzeari ekin dio Udalak. Beste behin, Udaletik, aipatu ekintzak gaitzetsi dituzte eta errespetua eskatu dute.

Ez da lehen aldia herrian pintaketak egiten direla. Gaur, berriz ere, pintaketaz josita agertu dira Lezoko kale eta paretak.

Dagoeneko garbiketa lanak martxan dira, baina Udaletik gogoratu dute garbiketa kostuak guztion poltsikotik ordaintzen direla.

Beste behin Udaletik aipatu ekintzak gaitzetsi dituzte eta guztionak diren eremu publikoak errespetatuak izan daitezen eskatu dute, are gehiago herriko jaien atarian. Izan ere, horrelako ekintzek herritar guztiengan dute eragina eta gaur inauteri jaiak hastear dira eta jai giro horretan herritarrek eta bereziki haurrek ez dituzte zertan ikusi beren kale eta txokoak pintaketez josita.

Esan bezala, dagoeneko Udalak pintaketak garbitzeko agindua eman du, beraz, gaur bertan guztiak kenduta egotea espero da. Dena den, elkarbizitzarako horrelako ekintzak eta jarrerak albo batera utz ditzatela eskatu diete, berriz ere, egileei. 

Arloa edo saila