Auzokonposta bultzatzeko lehiaketa Lezon

Or, 2022-10-28 16:21

Tenperatura altuena eta egonkorrena lortzea izango da helburua. Horretarako jarraipen berezia egingo da azarotik urtarrilera bitartean.

Etxeko materia organikoaren birziklapena eta berrerabileraren sustapenaren esparruan, Lezoko Udalak urteak daramatza auzokonpostaren aldeko apustua egiten. Praktika hau hiriko 5 guneetan egiten da: Altamiran, Andreonen, Aralarren, Arretxenen eta Lopenen.

Apustu honek auzokonpostaren jardueraren jarraipena eta eremuen hobekuntza barneratzen ditu. Azken hilabeteetan konpost guneetan hobekuntza batzuk egiten joan gara, kartelak berriztatuaz, adibidez. Zenbait konpostagailuetan sareak ere aldatzen gabiltza, mantenu lanak eginaz.

Ildo beretik jarraituz, aurten auzo-konpostean parte-hartzen dutenei saritu nahi diegu eta horretarako lehiaketa moduko bat antolatu dugu. Azpimarratu behar da lehiaketaren ideia auzokonpostako parte hartzaile batek proposatu zuela urtero proiektuaren martxaren berri emateko egiten den bileran.Lehiaketa honen helburua norberaren konpostagailuan tenperatura hoberena eta egonkorrena lortzea izango da.

Lezoko auzokonposta gune guztietan dauden kutxa aktiboen jarraipena egingo da, beraz parte-hartzaileek ez dute izena eman behar, konposta zuzen eta gogoz egiten jarraitzea da egin behar duten bakarra. Hilean behin jarraipena egitera pasako dira SPORAko teknikariak eta 15 egunetik behin tenperaturak neurtuko dira. Jasotako emaitzen arabera talde irabazlea zein den erabakiko da. Kontutan izango dugu ALTAMIRAko konpostagailuak txikiagoak direla, eta agian ez dutela lortuko beste kutxek lortzen duten tenperatura altua, baina tenperatura horren egonkortasuna ere oso garrantzitsua izango da.

2022 urteko tenperatura guztien taula bat osatu da, eta informazio hau email bidez baita WhatsApp bidez komunikatuko zaie erabiltzaileei, zein tenperatura lortzen diren beraien kutxetan jakin dezaten.

Auzokonposta kutxa onenaren saria bertan beraien organikoa kudeatzen duen herritar taldeari aitortza publikoa egitea izango da. Sari banaketa urtarrilean egingo da eta sariak egongo dira bai talde irabazlearentzako baita parte hartzaile guztientzako ere.

Parte-hartzaileen zalantzak edota kontsultak argitzeko kanpainak hurrengo komunikabideak eskaintzen ditu: auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp zenbaki bat (603495994).

Joxean Sanchez, Ingurugiro zinegotziaren hitzetan, hondakinen kudeaketa klima-aldaketaren aurkako borrokaren gakoetako bat da, eta udalak burutzen duen konpostaje-programak herritarren ingurumen-kontzientziazioa handitzeaz gain, herritarren komunitatearen sentimendua indartzen du. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu lehiaketa honetan parte hartzera”.

Animatu eta eutsi konpostajeari!