“Agerikoak eta ezkutukoak: Bizitzak erdigunean covid-19 garaian” hitzaldia, hilaren 17an

Og, 2021-03-11 10:40

Agerikoak eta ezkutukoak: Bizitzak erdigunean covid-19 garaian” hitzaldia

Udalak herriko zenbait eragilerekin martxoaren 8rako antolatutako egitaraua ez da oraindik amaitu. Datorren asteazkenean, hilak 17, izango da azken ekitaldia. Hain zuzen ere, egun horretan “Agerikoak eta ezkutukoak: Bizitzak erdigunean covid-19 garaian” hitzaldia eskainiko du Emagin elkarteak, 19:30ean Gezalan. Bertan, Covid-19ak emakumeengan eta zenbait talde zaurgarriengan edota berdintasunean izandako eraginak izango dira hizpide. Baita bizitzak erdigunean jartzeko beharra ere. Miren Aranguren Etxarte soziologo eta Bilgune Feministako kidea ariko da hizlari. Bere hitzetan, koronabirusarena ez da osasun krisia bakarrik, sistema osoaren krisia baizik eta horretaz jardungo du Arangurenek. Sarrerak doan dira eta eskuragarri daude kultur agendan.

Arloa edo saila