Ahalduntze ikastaroak Lezon urria eta abendua bitartean

Or, 2017-09-01 11:31

Guztira bi ikastaro eskainiko dira, Mindfulness ikastaroa batetik, eta autodefentsa ikastaroa, bestetik. Lehena, Clara Wolframek eskainiko du eta urriaren 9an hasiko da. Interesa duten pertsonek irailaren 4tik 28ra bitartean izena eman beharko dute Gizarte Zerbitzuetan edota bertara telefonoz deituta: 943 52 10 94.

Joan de urtean martxan jarritako ahalduntze ikastaroei jarraipena emate asmoz, Udaleko berdintasun sailak bi ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Horiek aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du berdintasun sailak eta asmoa da horiek egonkortzea eta urtero ahalduntze ikastaroen eskaintza mantentzea.

Gauzak horrela, datozen hilabeteetan doako bi ikastaro eskainiko dira, Mindfulness ikastaroa batetik, eta autodefentsa ikastaroa, bestetik. Lehena, urriaren 9an hasiko da. Bi orduko 10 saio eskainiko dira astelehenero 17:30etik 19:30era Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan. Bigarrena aldiz, autodefentsa feminista ikastaroa alegia, azaroan eskainiko da.

Izen-ematea:

Clara Wolframek, Berdintasun Teknikari eta formatzaileak, eskainiko duen Mindfulness ikastaroan izena emateko interesa duten pertsonek Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute edota 943 52 10 94 telefonora deitu dezakete. Izen emate epea zabalik egongo da irailaren 4tik 28ra bitartean.

Mindfulness, emakumeen jabetze tailerra:

Une bakoitzean gertatzen ari dena modu ahalik eta egokienean kudeatzen laguntzeko tresna da “Mindfulness”. Mundu frenetiko honetan, gure barne erritmoa bertopatzeko aukera eskaintzen du praktika honek, norbera nola dagoen sentitzeko eta onartzeko tresna da, hain zuzen, lasaiago harremantzeko aukera sortzen duena, jarrera ireki eta lasai batekin.

Tailerrean jarrera horren lanketa egingo da teoria eta praktika uztartuz. Besteak beste, emozioak, arnasketa, harreman une zailen kudeaketa etab. landuko dira.

Arloa edo saila