Emakume bat eraila Bilbon

Az, 2018-09-26 12:29

Elkarretaratzeak egingo dira ostegunean, irailak 27, Errenterian, Pasaian eta Trintxerpen

Emakume bat erail du bikoteak Bilbon. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministek biharko, irailak 27, osteguna, egindako deialdiarekin:

- Errenteria: ostegunean, irailak 27, 19:30ean Niessen merkataritzagunean.

- Pasaia: ostegunean, irailak 27, 19:00etan Antxoko Zumardian.

- Trintxerpe: ostegunean, irailak 27, 19:30etan Trintxerpeko alkateordetzan.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko  dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu,  emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila