Emakume bat eraila Gasteizen

Az, 2021-10-13 17:53

Elkarretaratzea egingo da Lezon, bihar

Emakume bat eraila izan da Gasteizen. Hori dela-eta, Lezoko Udalak, Lezoko Emakume Taldeak eta Gaxuxa Emakume elkarteak aho batez adierazi nahi dugu indarkeria matxistaren aurka gaudela eta irmoki gaitzesten dugula gertatutakoa.

Horrelako erasoak ez ditugu gure jendartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Udalak dei egiten die udal langile guztiei eta herritarrei bihar, hilak 14, 12.00tan udaletxe atarian egitekoa den elkarretaratzean parte hartzeko.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila