Lezoko ostalaritzan indarkeria matxista antzeman, salatu eta sahiesteko tailerra egin da

Or, 2023-12-15 18:01

Lezoko tabernak gune seguruak izateko erronka du Udalak.

Aste honetan, Feminismo departamentuak herriko ostalariekin tailerra antolatu du Udalbatza aretoan. Eneritz Arruti, Feminismo zinegotziaren ustez, “legegintzaldi hasieran berdintasuna ardatz hartuko genuela esan genuen eta berehala esparru ezberdinetan hasi ginen lanean. Esparru horien artean, festa giroan arreta berezia jarri nahi izan dugu; horrela, besteren artean, jaien aurretiko ahalduntze tailerrak, gazteen sentsibilizazioa eta ostalarien trebakuntza landu ditugu”.

“Azken hau izan da antolatu zen tailerraren xedea, izan ere, Lezoko tabernak ere espazio seguruak izatea nahi dugu eta, horretarako, Udalak formazio saio bat eskaini die ostalariei indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatu eta honen aurkako tresnak eskura jartzeko asmoz” gaineratu du Mireia Kuesta zinegotziak.

Ostalariei egindako saioan herriko tabernetako eta kafetegietako errealitatea zein den ikusaraztea izan zen lehen pausoa eta ostalarien artean euren esperientzia partekatzea.

Gainera, indarkeria ezberdinak ezagutzeko, identifikatzeko eta detektatzeko lanketa egin zen. Azkenik horrelako kasuak antzeman eta horren aurrean erantzuteko zenbat tresna eskura jarri zitzaizkien bertaratuei.

Bertaratutako ostalariei eskerrak eman nahi dizkie Udalak eta era honetako beste saio edo tailer gehiago prestatzen jarraituko du.

Arloa edo saila