8 orduko ikastaroa izango da, 10:00etatik 14:00ak arte goizean eta 16:00etatik 20:00ak arte arratsaldean, Bekoerrota Kiroldegian
Maiatzaren 18an, larunbata, autodefentsa ikastaro trinkoa antolatu du Lezoko Udaleko Berdintasun Sailak. Tailerra 18 urtetik gorako emakumeentzat izango da eta izen-ematea Gizarte Zerbitzuetan egingo da, apirilaren 29tik maiatzaren 10a arte (biak barne). Ikastaroa dohain izango da parte-hartzaile guztientzat.
Pacto de Estado contra la violencia de genero delakoak diruz lagunduko du ikastaroa. 2017an onartu zen aipatu ituna Espainiako Diputatuen Congresuko Plenoan, eta horri jarraiki, indarkeria matxistaren aurkako ekimenak sustatzeko diru-laguntza bideratu da udal guztietara. Lezoko Udalak 1773,50 euroko diru-laguntza jaso du, hain zuzen ere.
Hala, ikastaro horretaz gain, bestelako ekimenak gauzatuko dira ekaina amaiera bitartean herrian, diru-laguntza horri esker.
Udaleko Berdintasun sailak, herriko emakumeak animatu nahi ditu ikastaro honetan parte hartzera, ahalduntze bideari eusteko eta horiek indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak eskuratzeko.