Bihar, urriak 15 larunbata, Kantujira saio berria

Or, 2016-10-14 11:10

Bigarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean, musika herrikoia maite duten eta Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiez gozatu nahi duen oro parte hartzera gonbidatu nahi da, giro izugarri atsegina sortzen delako. 
 
Bigarren kantujira, urriaren 15ean izango da. Eguerdiko 12:30etan, Aiton Bordatik abiatuko gara, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emango diogu.
 
Bigarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: 
- Nire sentimentua
- Ilargira noa
- Bagare 
- Maria Solt eta Kastero
- Muñagorriren berrtsoak
- Baigorriko Herria
- Agur Euskal Herriari
- Elizara dijoa
- Topa Dagigun
Arloa edo saila