Datu Pertsonalen Politika

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoa kontuan hartuta garatu da Datu Pertsonalak Babesteko Politika hau, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko alderdi zehatzak jakinarazi nahi dizkie datu pertsonal horien titularrei; besteak beste, tratamenduaren helburuak, dagozkien eskubideak egikaritzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak eta segurtasun-neurriak.

Politika hau Lezoko Udalaren zerbitzuen eta haren web-orriaren bidez jasotzen den informazioari aplikatuko zaio.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Tratamendu-jardueren arduraduna Lezoko Udala da, eta hauek dira harekin harremanetan jartzeko datuak:

  • Posta helbidea: Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 ¬∑ Lezo
  • Posta elektronikoa: dbo@lezo.eus
  • Telefonoa: 943 52 46 50

Nor da Datuak Babesteko Ordezkaria?

Datuen babeserako ordezkariaren (DBO) eginkizuna datuak babesteko oinarrizko eskubidea babestea eta arlo honetan indarrean dagoen eta Udalari aplikagarri zaion araudia betetzea da. Helbide honetan jar zaitezke harremanetan Udaleko DBOarekin: dbo@lezo.eus

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

Datuak tratatzearen helburua Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokio, eta tratamendu-jardueren erregistroan ikus daiteke.

Informazio-klausulen bidez emango dizugu tratamendu-jarduera bakoitzak dituen helburu zehatzen berri. Klausula horiek datuak jasotzeko erabiltzen diren baliabide guztietan daude; esaterako, web-inprimakiak, paperezko inprimakiak eta kartelak.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Udalak egiten duen datu pertsonalen inguruko tratamendua lege-eginbeharra betetzeko, interes publikoaren izenean edo esleitutako botere publikoen izenean eginkizun bat betetzeko, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren adostasunarekin egiten da.

Interesdunaren adostasuna beharrezkoa bada datuak tratatzeko, interesdunaren borondate-adierazpen aske, zalantzarik gabeko, zehatz eta arrazoitua izango da, deklarazio edo egintza positibo argi batez egina.

Tratamendu-jardueren erregistroak tratamendu jarduera bakoitzari aplikagarri zaion oinarri juridikoa jasotzen du.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak ez dira gordeko dagokion tratamenduaren xedeetarako behar den denbora baino gehiago, salbu eta interes publikoaren izenean artxibatzeko, ikerketa zientifiko edo historikorako edo estatistika-xedeetarako gorde behar badira, eta tratamenduaren ondorioz sortzen diren erantzukizunen preskripzio-epea bete arte.

Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesdunak zuzenean ematen ditu tratatzen diren datuak. Datu pertsonalak interesdunak  zuzenean eman ez baditu, horren berri emango zaio dagozkion informazio-klausulen bidez, datuak lortu ondoren, arrazoizko epe baten barruan, eta gehienez ere hilabeteko epean.

Nori komunikatuko zaizkio zure datuak?

Tratamendu-jarduera bakoitzean komunikatzen diren datuen hartzaileak tratamendu-jardueren erregistroan kontsulta daitezke. Udalak hirugarrenei soilik jakinarazten dizkie datu pertsonalak, baldin eta beharrezkoa bada tratamenduaren xedeagatik edo tratamendua hobeto kudeatu ahal izateko.

Tratamendu-jardueren erregistroan adierazitakoaz gain, Udalak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraziko, legeak hala agintzen ez badu behintzat.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsona fisikok egikaritu ditzake indarrean dagoen araudiak ematen dizkion eskubideak: datuak irispidean izatea, zuzentzea eta ezabatzea, tratamenduaren aurka egitea, tratamendua mugatzea, datuak transferitzea eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea.

  • Datuak eskuratzeko aukera izatea: interesdunak eskubidea izango du jakiteko ea Udala berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez eta, hala bada, datu pertsonalak eskuratzeko aukera izateko.

  • Datuak zuzentzea: datu pertsonal okerrak atzerapen bidegaberik gabe zuzentzea eta datu pertsonal osagabeak aldatzea ahalbidetzen du.

  • Datuak ezabatzea: datu pertsonalak ezabatzea ahalbidetzen du, eta Udalak datu horiek tratatzeari uztea, salbu eta lege-betebehar batek datuak kontserbatzea eskatzen badu eta Udalak datuak tratatzeko beste interes legitimo batzuk ez baditu indarrean dagoen araudiaren arabera.

  • Tratamendua mugatzea: legeak ezarritako baldintzetan, datuen tratamendua geldiaraztea ahalbidetzen du. Modu horretan, Udalak etorkizunean datuak tratatzea ekidingo du. Soilik legeak zehaztutako arrazoiengatik edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko kontserbatuko dira.
  • Datuak eramatea: interesdunak bere datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzea eta beste arduradun bati bidaltzea ahalbidetzen du. Eskubide hau egikaritzeko, beharrezkoa izango da titularrak helbide elektroniko bat ematea.
  • Tratamenduaren aurka egitea: interesdunak, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egitea ahalbidetzen du. Udalak datuak tratatzeari utziko dio. Soilik legeak zehaztutako arrazoiengatik edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko tratatuko dira.

Datuak tratatzeko interesdunaren adostasuna beharrezkoa bada, hura interesdunaren borondate-adierazpen aske, zalantzarik gabeko, zehatz eta arrazoitua izango da, deklarazio edo egintza positibo argi batez egina. Interesdunak edozein unetan ken dezake adostasuna. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legitimitatean. Tratamendu bakoitzaren izaeraren arabera, adostasuna kenduz gero, baliteke datu pertsonal horiek erabiltzen zituen zerbitzua ematen jarraitu ezin izatea, datu horiek ezinbestekoak baitira horretarako.

Nola egikaritu daitezke eskubideak?

Eskubideak egikaritzeko eskaerak, batetik, Lezoko Udalak Gurutze Santuaren plazako 1. zenbakian duen aurrez aurreko bulegoan aurkeztu ahalko dira, eta, bestetik, Lezoko Udalaren egoitza elektronikoa erabiliz. Interesdunen eskaerei erantzuteko, gehienez hilabeteko epea egongo da, eskaerak jasotzen direnetik hasita. Eskaeran honako hauek jaso behar dira: izen-abizenak eta NANaren fotokopia, eskaera oinarritzen duen arrazoia eta jakinarazpenetarako helbidea.

Udalak zure eskubideak egikaritzean emandako erantzunarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (https://avpd.euskadi.eus/) edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (https://www.aepd.es/) erreklamazioa jartzeko eskubidea daukazu.

Zer da konfidentzialtasun betebeharra?

Datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan esku hartzen duten pertsonek konfidentzialtasun-betebeharra bete beharko dute, datu pertsonalak behar bezala tratatuko direla bermatzeko (besteak beste, baimenik gabeko edo debekatutako tratamenduaren aurka babestuko direla, eta haiek galtzea, suntsitzea edo ustekabean kaltetzea saihestuko dela), neurri tekniko edo antolamendu-neurri egokiak aplikatuz ("osotasuna eta konfidentzialtasuna").