Emakume bat eraila Portugaleten

Og, 2017-01-12 15:41

Emakume bat erail zuten urtarrilaren 10ean Portugaleten. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek bat egin dute gaurko, urtarrilak 12, osteguna, deitu duten deialdiarekin. Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkateratzean parte hartzera.

Emakume bat erail zuten urtarrilaren 10ean Portugaleten. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, urtarrilak 12, osteguna, deitu duten deialdiarekin. Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarteratzean parte hartzera.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu. 

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila