EZTABAIDA FOROAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

Or, 2024-06-14 10:50

Zer egin kirolean, kulturan eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko? 

Lezo Euskaragarri zikloaren testuinguruan, ekimen berri bat antolatu da datorren ekainaren 19rako. ”Zer egin kirolean, kulturan eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?” izenburua daraman eztabaida foroa Kultura aretoan egingo da, arratsaldeko 18:30etan. Lezoko udalak, herritarrei deialdia egin nahi die bertaratu eta euren iritzia partekatzeko.

Gogoratu legegintzaldiko erronka nagusietako bat euskararen kale erabilera datuak hobetzea dela. Eta helburu hori lortze asmoz, udalgintzatik zein herrigintzatik hainbat gairen inguruko ekimenak eta eztabaida-foro irekiak egiten ari direla.

Eguna: ekainak 19
Ordua: 18:30h
Tokia: Kultura aretoa
Zikloa: Lezo Euskaragarri
Gaia: ¿Qué hacer para fomentar el uso del euskera en el deporte, la cultura y el ocio?

Arloa edo saila