Udalekuek balorazio oso positiboa jaso dute

Og, 2022-08-04 21:24

Dozenaka jardueraz gozatu dute haurrek uztailean zehar, uretakoak nagusitu direlarik egin duen beroa dela eta.

Udalekuetan parte hartu duten haurren gurasoek balorazioa egiteko aukera izan dute aurten ere online bidezko inkesta baten bitartez.

Oso balorazio positiboa egin dute, batezbesteko puntuazioa 8,1ekoa izan delarik (10 puntuetatik).

“Begiraleak”, “prezioa”, “haurren arteko harremanena” eta “udalekuetan egon den giroa” atalek jaso dute puntuazio handiena.

Jasotako informazio honekin, Lezoko Udalak oso balorazio positiboa egin du aurtengo udalekuetaz. Jasotako iradokizun guztiak landuko ditu udalak, guraso askok ordutegi zabalagoa eskatu dutelarik.

Hilabete osoan zehar dozenaka ekintza egin dira eta urarekin harremana zuten asko nagusitu dira, hilabetea tenperatura altuak egon dira eta. Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie monitoreei eta parte hartu duten guztiei.

Asko zaindu eta datorren urtera arte!

Arloa edo saila