Gerra ondorioak emakumeengan

Az, 2022-02-23 13:51

Memoria Historikoa lantzen jarraitzeko ekitaldi berriak antolatu dira martxoan.

Memoria Historikoa lantzen jarraitzeko ekitaldi berriak antolatuko ditu Lezoko Udalak Etxetxo elkartearekin batera.

Hala, martxoaren 13an “Luz quebrada” antzerkia egingo da, Gezalan, 20:00etan. Gudan emakumeek bizitako istorioei buruzko antzezlana da.

Martxoaren 19an, “Ama, nora goaz?” dokumentala ikusteko aukera izango da, Gezalan, 19:00etan. Gaur egun gerra pairatzen duten emakumeen partaidetzarekin egindako lana da.

Martxoaren 20ean, Frankismoak zigortutako maisu-maistrei omenaldia egingo zaie. 12:30etan izango da, Lezoko Herri Eskolan. Antonia Altuna, Victoria Igarzabal, Jose Las Heras, Mari Paz Ovejero, Miren Gezala eta Ricardo Fernandez izango dira omenduak.

Sarrerak aldez aurretik hartzea gomendatzen da, udaleko webgunean edota Kultura aretoan.