Aiton Borda taberna ustiatzeko eta lokalaren atezaintza lanak egiteko lehiaketa ireki da

Or, 2024-03-01 18:43

Epea martxoaren 15ean amaituko da.

Lezoko Udalak Antonio Pildain kaleko 3. zenbakian duen Aiton Borda taberna ustiatzeko eta Jubilatuen Elkartean atezaintza lanak egiteko lehiaketa publikoan parte hartzeko deia egiten du.

Mikel Arruti alkatearen hitzetan “Aiton Bordako taberna itxia egon da eta lehiaketa hau lehenbailehen martxan jartzeko helburua izan dugu gobernuan sartu ginenetik, herriko adineko pertsonentzat elkargune bikaina baita”.

Izena emateko betebeharreko baldintzak eta kontratuan egin beharreko lanak pleguetan irakur daitezke. Hauek, Lezoko Udaleko webgunean dagoen Kontratatzailearen Profilean kontsulta daitezke.

Informazio osagarria Lezoko Gizarte Zerbitzuetan lor daiteke: 943521094 telefonoan edo gizartezerbitzuak@lezo.eus helbide elektronikoan.

Eskaerak egiteko epea martxoaren 15ean amaituko da.

Arloa edo saila