Aiton Bordak irteera antolatu du Briñas udalerrira

Maiatzaren 31an goizeko 7:30etan irtengo da busa Bekoerrota Kiroldegiko autobus geltokitik

Lezoko Aiton Bordak Briñas udalerrira irteera antolatu du Lezoarrentzako maiatzaren 31n. Bidaiarako izena eman dutenek, irteeraren egunean goizeko 7:30etan, Bekoerrota Kiroldegiko autobus geltokian izango dute Errioxa alderantz abiatuko den autobus bat.

Irteeran autobusa, bazkaria eta Afersa bodegetara bisita daude kontenplaturik. Pertsona bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta 50-56 plaza daude autobusean. Plazak bete ezkero, izen ematea itxi egingo da.

Izena emateko aukera, beti bezala, Aiton Bordan.

Arloa edo saila