Aiton Bordako erabiltzaileekin bilera egingo du udalak abuztuaren 9an

Az, 2023-08-02 14:13

Elkartearen eta tabernaren egoerari buruz hausnartuko da.

Lezoko udal gobernuak herriko elkarte eta eragileekin bilerak hasi ditu azken asteetan. Hala, Aiton Bordako bazkide eta erabiltzaileekin elkartuko da datorren astean elkartean bertan. Hitzordua abuztuaren 9an izango da, 17:30ean.

Bileran, beste zinegotzi batzuekin batera, Mikel Arruti alkatea izango da eta Aiton Bordako erabiltzaileen “zalantzak, kezkak eta proposamenak entzuteko helburua” izango dute. “Tabernaren egoera administratiboari buruz ere arituko gara eta elkarrekin konponbidea lortzen saiatuko gara. Aiton Borda herriko pertsona askorentzat gune garrantzitsua dela argi daukagu, bertan jarduera asko antolatzen baitira” amaitu du Arrutik.

Interesa duten herritarrak gonbidatuak daude hitzordu horretara.

Arloa edo saila