Pablo Pineda antzezlari duen Down Sindromeari buruzko “Yo también” filma eskainiko da abenduaren 14an arratsaldeko 17:00etan Gezalan. Ondoren solasaldia eskainiko du Pinedak.
Echemar-ek dibertsitatearekin eta desgaitasuna duten pertsonen inklusioarekin duen konpromisoaren haritik, Adecco Fundazioak Lezoko Udalaren laguntzarekin Pablo Pineda antzezlari duen “Yo también” filmari buruzko zine-foruma antolatu du Lezon abenduaren 14an arratsaldeko 17:00etan Gezalako Auditoriumean.
Pablo Pineda Down Sindromea duen Europako lehen lizentziatua da eta filmak bere istorioa kontatzen du.
Sinopsia eta filmaren aurrerakina:
Daniel, Down Sindromea duen 34 urteko Sevillako gazte bat da eta Down Sindromea duen Europako lehen lizentziatua da. Administrazio publikoan lanean hasten da eta bertan Laura lankidea ezagutzen du. Lagun harremana hasten dute, baina lankide zein senideek ez dute begi onez ikusiko harremana. Aipatu adiskidetasuna azaro bihurtuko da Laurarentzat Daniel berataz maitemintzen delako. Halere, bakartia den eta arauen kontra dagoen emakume honek bizitza osoan zehar ezagutu ez duen adiskidetasuna eta maitasuna aurkituko ditu Danielengan.
Filmaren aurrerakina: https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=Xr6P7Xmi2cA
Jardueraren egitaraua:
Lehenik eta behin, “Yo también” filma eskainiko da eta ondoren Pablo Pinedak eta Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Noemi Arberasek, solasaldia eskainiko dute Lezoko Gezala Auditorumean.
Sarrera doakoa izango da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Interesa duten herritarrek cristina.puerto@adecco.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko.
Udaletik zine-forumean parte hartzera gonbidatu eta animatu dituzte herritarrak.