Eguraldiak laguntzen badu, bidegorriaren asfaltatzea abenduaren 18an eta oinezko bidearena abenduaren 19 eta 20an egitea aurreikusten da. Gauzak horrela, datorren aste amaierarako bi noranzkoetako erreiak irekitzea espero da.
Azaro hasieran hasi ziren Lezo-Donibane arteko bidegorria eraikitzeko 3.zatiari dagozkion lanak. Gauzatze lanak epe barruan doaz eta beraz, aurreikusi modura, lanak abenduan amaituak izango dira.
Zehazki, eta eguraldiak laguntzen badu, abenduaren 18an, bidegorria asfaltatzea aurreikusten da. Abenduaren 19 eta 20an oinezko bidearen txanda izango da, horretarako oinezkoak bidegorritik igaro beharko dira. Abenduaren 21 eta 22an errepidea asfaltatuko da. Beraz, abenduaren 22an lanak burutzeko erabili den behin behineko semaforoa kentzea eta bidearen bi noranzkoak irekitzea espero da.
Amaitzeko Lezoko Udalak lanek herritarrengan sortu ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskaera egiten du.