Zozketa uztailaren 20an izango da Gezala Auditoriumean.
Altzateko Babes Ofizialeko 16 etxebizitza esleipen zozketarako onartu eta baztertuen behin-betiko zerrendak onestu ditu Lezoko Udalak.
Behin betiko zerrendak udalaren web orrian kontsulta daitezke (jendaurrean atalean).
Alegazio epea igaro ondoren, 5 alegazio erregistratu dira eta 2 akats antzeman dira Lezoko erroldatuen zerrenda aztertzerakoan. Oarsoaldeko itxarote zerrendan dibertsitate funtzionala dutenen kupoa bereizi da.
Era berean, zozketarako eguna 2023ko uztailaren 20a zehaztea erabaki da; Lezoko Gezala Auditorium-ean goizeko 11:30ean.
Zozketaren metodologia honakoa izango da: Notarioak zenbaki bat (1) (parte-hartzaile bakoitzaren erregistro-zk.) aterako du etxebizitza egokituaren zozketarako. Lehen kupo horren zozketa egin ondoren, guraso bakarreko familien kupoaren 2 zenbaki aterako dira, eta, ondoren, gazteen kupoaren 2 zenbaki. Azkenean 11 zenbaki aterako ditu, esleitu beharreko kupo orokorreko etxebizitza bakoitza zozketatzeko.
Lehen hiru kupoetako zozketetan etxebizitza bat egokituz gero, ez du kupo orokorreko zozketan parte hartuko.
Parte hartzen duen kupo berezitik onuradun suertatzen ez denak, baldintzak betetzen dituen hurrengo kupo berezietan jarraituko du. Bestela, kupo orokorrean sartuko da automatikoki.
Itxarote zerrenda: Kupo bakoitzeko zenbaki bat gehiago aterako da, kupo guztien itxaron zerrendak egin ahal izateko. Ateratako zenbakitik aurrera hasiko da itxaron zerrenda kontatzen.
INFORMAZIOA ONDORENGO ESTEKAN ETA ALBISTEAN ATXIKITUTAKO DOKUMENTUETAN