Epea 30 egun naturalekoa da maiatzaren 17tik aurrera.
Lezoko Udalak jakinarazten du Altzaten eraikiko diren babes ofizialeko 16 etxebizitzetako batean izena emateko epea bihar ireki dela. Altzateko Lezoko zatian etxebizitza-dorre 1 eraikiko da eta etxebizitzak zozketa bidez esleituko dira jabetzan.
Eskabideak aurkezteko epea:
2023ko maiatzaren 17tik ekainaren 15era.
Eskabideak nola egin:
Eskabideak telematikoki egin ahal izango dira HEMEN.
Era berean, inskripzioak aurrez aurre egin daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan:
Helbidea: Gurutze Santuaren Plaza, 1
HAZ ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 13:30era.
Telefonoa: 943524650
Dokumentazioa:
Eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa esleipen oinarrien II. kapituluan deskribatzen da, eta bizikidetza-unitatea osatzen duten eta etxebizitzaren titular-kide izango diren adinez nagusi guztiei dagokiena:
- NAN
- Urteko 12.000 €-tik 39.000 €-ra bitarteko diru-sarrera justifikatu behar da. Horretarako 2021eko errenta-aitorpena aurkeztuaz (ez da onartuko 2022koa). Aitorpena egitera behartuta ez daudenek, Foru Ogasunak emandako salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Azken kasu horretan, oinarrien 2.2.
- Oarsoaldeako Udalek emandako errolda-ziurtagiria. Lezon erroldaturik daudenek ez dute ziurtagiririk aurkeztu beharko.
Etxebizitzei buruzo informazioa:
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitutako etxebizitza bat. 2 logelakoa trastelekua eta garajearekin.
- Familia guraso bakarreko ama edo aitarentzat; 18 urtez azpiko adingabe baten ama edo aita direnentzako, 2 etxebizitza. 3 logelakoak, trastelekua eta garajea dituztenak.
- 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat 2 etxebizitza, 3 logelakoak, trastelekua eta garajea dituztenak.
- 11 etxebizitza kupo orokorrerako, 3 logelakoak, trasteleku eta garajearekin
Etxebizitzen prezioa 186.949,75 € eta 193.102,58 € (BEZik gabe) artekoa izango da.
Etxebizitzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, enpresa sustatzailearekin jar zaitezke harremanetan:
Britac Proyectos SL (Altzate Berri)
Magdalena 6 behea (Foru plazatik sarrera), ERRENTERIA.
Telefonoa: 943060834