Gaur goizean igogailuaren zutabe nagusia jarri dute eta horrenbestez, igogailua jada itxura hartzen ari da.
Aurreikuspenen baitan, igogailua hiru hilabete barru prest izatea espero du Udalak.
Joan den irailaren 1ean ekin zion Construcciones Moyua S.L. enpresak Ijurkoko igogailua eraikitzeari. Lan horiei jarraiki, gaurkoan igogailuaren zutabe nagusia jarri dute eta horrenbestez, herriko bigarren igogailua izango dena itxura hartzen hasi da.
Hasiera batean lanek 4 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da eta dagoeneko hilabete pasa denez, 2021 urte hasierarako (3 hilabete barru) igogailua amaituta eta prest izatea espero du Udalak.
Aipatu igogailuak Aralar kalean izango du sarrera eta horrez gain beste bi geldiune izango ditu: Auñamendi 5, 7 eta 9 zenbakiek duten terraza publikoan lehena eta kale bereko 9. zenbakiaren goialdean bigarrena.