Olatzar inguruan egiten ari diren eraikuntzak direla eta, hilerrira doan errepidea itxita egon da.
Datorren asteartean, azaroaren 1ean, Domusantu Eguna da. Hori dela eta, errepidea moldatu eta irekitzea erabaki du Lezoko Udalak; egun berezi horretan herritar asko hilerrira joaten baitira.
Beraz, gaurtik eta azaroaren 2a bitartean, errepidea irekita egongo da.
Arloa edo saila