Lan hauen iraupena 6 hilabetekoa izatea aurreikusten da
Lezoko Udalak, Jaizkibelgo II. dorrearen zaharberritze eta gizarteratze obra lanak hasi ditu. Hauek, 2021eko maiatzaren 28an ekin ziren zehazki.
Udalak, Harri Construcciones y Mampostería S.L. enpresari esleitu dizkio lan hauek eta guztira 251.242,32 euro inbertituko dira (BEZ-a barne). Lan hauek finantziatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 173.823 euroko dirulaguntza eman dio Lezoko Udalari.
Lanen iraupena sei hilabetekoa izatea aurreikusten da. Obrek irauten duten bitartean, oinezkoen igarobideak irekita mantenduko badira ere, lanek eragin ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskaera egiten du Lezoko Udalak.