LEZOKO UDALAK ARKITEKTO TEKNIKO EDO INGENIARI POSTURAKO DEIALDIA IREKI DU

Og, 2025-02-06 10:17

Lezoko Udalak arkitekto tekniko edo ingeniari posturako deialdi berri bat ireki du.

Hautatutako pertsonak funtsezko hainbat eginkizun beteko ditu, hala nola, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak departamentuan laguntza-lanak egitea, Zerbitzuen arlorako aurrekontu-proiektua prestatzen lagundu eta urteko jarraipena egitea edo zerbitzu, mantentze-lan eta azpiegituren arloan esleitzen diren kontratuen jarraipena egitea, besteak beste.

Baldintzak:

  • Arkitekto tekniko edo Ingenieritza unibertsitate-titulazioa edo graduko unibertsitate-titulu baliokideak izatea.
  • Euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna/EGA edo baliokidearen jabe izatea.
  • Hautaketa prozesua arautuko duten Oinarrien hirugarren atalean zehazten direnak.

Eskaintzen da:

  • 6 hilabeteko iraupena duen kontratua.
  • Lanaldi osoa.
  • Hileko 3.722 euroko soldata gordina.

Deialdia gaurtik (otsailak 6) otsailaren 15era arte egongo da irekia. Informazio guztia ezagutzeko, egin klik hemen