OLATZAR EREMUAN BABES OFIZIALEKO 33 ETXEBIZITZAREN ETA 24 ETXEBIZITZA TASATUREN ZOZKETARAKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK

Az, 2024-06-12 12:16

Joan den martxoaren 30ean, Lezoko Udalak Olatzar inguruan babes ofizialeko 33 etxebizitza eta 24 etxebizitza tasatu jabetzan eraikitzea onartu zuen. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eskaerak aurkezteko epea gaurtik, ekainak 12 asteartea, uztailaren 11ra arte egongo da zabalik.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azken txanpan sartu da babes ofizialeko 33 etxebizitzaren eta jabetza-erregimeneko 24 etxebizitza tasaturen sustapena. Beraz, etxebizitza bat esleitzeko eskabidea aurkeztu nahi duten lezoarrek gaurtik uztailaren 11ra bitartean egin ahal izango dute, bai telematikoki, www.lezo.eus egoitza elektronikoaren bidez, bai udaleko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuaren bulegoetan.

Egoitza elektronikoa:👉 ESTEKA (aukeratu beharreko eskabide mota: H037)

Deialdia eta bete beharreko oinarriak: 👉 https://labur.eus/gwVWd

ERREGIMEN TASATUA: 24 etxebizitza:

  • Mugikortasun urriko ezintasuna edo ezintasun psikikoa duten pertsonentzat gordetako etxebizitza 1 (etxebizitza egokitua).
  • Hiru logelako 8 etxebizitza.
  • Bi logelako 15 etxebizitza.

BABES OFIZIALA: 33 etxebizitza

  • Mugikortasun urriko ezintasuna edo ezintasun psikikoa duten pertsonentzako 2 etxebizitza (etxebizitza egokitua).
  • Hiru logelako 7 etxebizitza.
  • Bi logelako 24 etxebizitza