Olatzar urbanizazioko eremu bateko lanak amaitu eta ireki egin dute

Or, 2023-10-27 19:23

Lan hauei esker, Santu Guztien Egunean, adibidez, lezoarrek hilerrira ibilgailuekin joateko eta inguruan aparkatzeko aukera izango dute.

Olatzar urbanizazioko obrak aurrera doaz. Hala, urbanizazioko zati handi batean egiten ari ziren lanak amaitu eta eremua ireki da oinezko zein ibilgailuentzat.

Eremu zehatza argazkian ikusi daiteke (Plazeta kaletik goruntz hilerrira iristen den bidea). Ez hori bakarrik, Lizeora joateko pasabidea ere ireki da. Gainera, eremu horretan dauden aparkalekuen lanak ere amaitu dira.

Era horretan eta lan hauei esker, azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean,  hilerrira joan nahi duten pertsonek ibilgailuan joateko eta inguruan dauden aparkalekuak erabiltzeko aukera izango dute.

Aipatu bezala, Olatzar urbanizazioko obra guztiak ez dira amaitu. Udalak hauen berri ematen jarraituko  du hauek aurrera egin ahala.