OLAZARREKO BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN ETA TASATUEN ZOZKETA

Al, 2024-10-07 09:14

Olazar auzoan eraikiko diren Babes Ofizialeko eta etxe bizitza tasatuen zozketa Gezala Auditoriumean egingo da datorren asteazkenean, urriaren 9an, goizeko 9:30ean.

Behin betiko zerrendak onartu ondoren, datorren asteazkenean Olazarreko Babes Ofizialeko 33 etxebizitza eta araubide tasatuko  24 etxebizitzen zozketa egingo da. Zozketa horretan, eta Kupoen lehentasun irizpideari jarraituz, lehenengo mugikortasun urria edo adimenezintasuna duten pertsonentzat egokitutako etxebizitzaren zozketa burutuko da; horretarako notarioak eskatzaileen zerrendatik lehenengo zenbaki bat aterako du, eta egokitutako etxebizitzen bonbotik beste bat. Horrela zozketa guztiz ausazkoa izango da; eskatzaileen zenbaki bat ateraz hauen bonbotik lehenengo eta jarraian etxebizitzen bonbotik beste bat, zein etxebizitza egokitu zaion zehazteko. 


Behin etxebizitza egokituen zozketa burututa, 3 logelako eta 2 logelako etxebizitzen zozketak egingo dira. Ordena hurrengoa izango da: 

1. Etxebizitza egokituak 
2. 3 logelako etxebizitzak

  •  Familia guraso bakar
  •  Genero-indarkeriaren biktima
  • Gazteak
  • Orokorra

3. 2 logelako etxebizitzak. 

  • Familia guraso bakar
  • Genero-indarkeriaren biktima
  • Gazteak
  • Orokorra


Itxarote zerrenda: Kupoetako bakoitzeko zenbaki bat gehiago aterako da, kupo guztien itxaron zerrendak egin ahal izateko. Ateratako zenbakitik aurrera, itxaron zerrenda hasiko da kontatzen.