Kale Nagusian kokatutako etxebizitza horren teilatuaren egungo egoera txarrari erreparatuz, ezusteko edota teilatu askatzeak saihesteko, hori kentzeari ekin dio Udalak bertatik pasatzen diren oinezkoen segurtasuna bermatze aldera.
Kale Nagusian kokatutako Sistiaga Enea etxebizitza aldamioz inguratuta dute azken egunotan, hain zuzen teilatua kentzeko lanak egiteko.
Izan ere, aipatu etxebizitzaren antzinatasuna dela eta, bertako teilatua oso egoera txarrean dago eta horrek sor ditzakeen ezusteko edota teilatu askatzeak ekidin zein saihesteko, oinezkoen segurtasuna bermatzea helburu hartuta, esan bezala, teilatua kentzeari ekin dio Udalak.
Lanak hilabetean zehar egingo dituela adierazi du Udalak. Bertan eraikitzea aurreikusitako etxebizitzen inguruan, halaber, urratsak ematen jarraitzen duela aipatu du eta eraikitze lan horiek aurrerago egingo direla jakinarazi du Udalak.