TRAFIKO MOZKETAK EGONGO DIRA IGANDE GAUEAN GAINTXURIZKETAN

La, 2025-02-22 19:49

Otsailaren 23an, igandea, gaueko 22:00etatik astelehen goizeko 6:00ak bitarte Gaintxurizketako GI-636 errepidean trafiko mozketak egongo dira.

Gaintxurizketako GI-636 errepidea gurutzatzeko pasabide berriaren obrak direla eta, igande gauean trafiko mozketak egongo direla jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Pasabideak Euskotreneko geltokiraino irisgarritasun segurua bermatuko die bizilagun eta langileei. Pasabidera iristeko Iruneranzko bidean dagoen errailetako bat itxi eta oinezkoen segurtasuna helburu, hormigoizko hesiek babestuko duten ibilbidea egingo dute. 

Ibilbide hau egiteko igande gauean bi errailak itxi eta beherako noranzkoa duen errailean txandakako zirkulazioa ezarriko dute 8 orduz.