Trafikoan aldaketak egongo dira Maintzine eremuan biribilgune berri bat egingo delako

Al, 2023-07-10 14:24

Obrak asteartean hasiko dira, hau da, uztailaren 11n.

Gipuzkoako Foru Aldundiak obra bat egingo du Lezon datozen asteetan. Hala, Jaizkibel Hiribidea (GI-3440) eta Elias Salaberria Hiribidea (GI-2638) elkartzen diren bidegurutzean, biribilgune berri bat egingo da (Maintzine eremuan). Obra burutzeko epea 10 astekoa izango dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Hortaz, uztailaren 11tik aurrera trafiko mozketak izango dira herriko gune honetan. GI2638 errepidetik (poligonotik) datorren trafikoa ezin izango da Donibane  aldera joan eta Donibanetik datorren trafikoa ezin izango da poligonoetara joan. Bi kasuetan, ibilgailuen gidariek Altamirako biribilgunera joan beharko dira biraketa egitera.

Berritze lanek sortuko dituzten eragozpenak direla-eta, aldez aurretik barkamena eskatu nahi du Lezoko Udalak.