Obrak egiteko lizitazioa prestatzen ari da udala.
Lezoko Udalak bulego berriak izango ditu Kale Nagusian. Zehazki, Kale Nagusiko 32. zenbakiko beheko solairuan egokituko dira.
Obrak burutzeko lizitazioa prestatzen ari da udala orain. Lanak udara ondoren amaitzea aurreikusten da.
Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatearen esanetan: “oso albiste ona da udalarentzat, bulego berriak egiteko tokia behar genuen eta Kale Nagusian ondo kokatuak egongo dira”.
Arloa edo saila